XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karrean, gizonezko bat, heldu-heldu heldua, dago, eta zertara etorri garen esaten diodanean, atea irekitzen digu, elektrikoki itxita daukatelarik.

6. solairura altzagailuaz etorri gara, eta berehalaxe ateetako batetik bulego-hartzailera ondoratu gara.

Emakumezko gazte - heldu bat dago.

Gizonezko hirurei edo atenditzen die eta atzeragotik beste hiru ere, elkarrekin, daude.

Guztiak, helduak. Zer nahi dugun esan diot.

Berehalaxe emango dizkidala esanaz, bulego barneruntz joan da, eta segitxuan eskuetan bi eratako errebistatxo batzu dituela berritzuli da.

Bakoitzetik bana eman dizkit.

esan diot, Eduardogatik.

Eskerrak eman eta altzagailuruntz jo dugu.

Gure aurretik gizonezkotariko bati baita ere eman dizkio bi aleak.

Altzagailuaren zain gaudela Eduardok esan dit hark ez dituela behar.

Nik esan diot nik beste bati emateko berreskuratuko ditudala.

Altzagailuaren barnean eman dizkit.

Kalean, berriro.

13:50 inguru da.

Alde zaharraruntz goaz, Los Jardines okindendara, nik, bazkaltzerako, ogi bat erosi nahi dut eta.

Gainera, Eduardo Solokoetxen bizi denez biok etxeruntz goaz.

Bidean, Eduardok esaten dit ea alderdi guztietako egitarauak biltzen ari naizen.

Nik esaten diot baietz.

Artikulu bat, egunkariren batetarako, guzti hauetan euskal kulturaren imajina nola eta zer elementuz osotuta ematen duten azalduko duena idatzi nahi dudala gehitu diot.